lunes, 15 de junio de 2009

SEKTOREEI BURUZKO GALDERAK

1. Baserritarra naiz? Zein da nire sektorea? 1
2. Hogei urteko neska bat naiz eta denda batean egiten dut lan, zein da nire sektorea?3
3. Gizon talde bat igeltseroak dira, zein da beraien sektorea?2
4. Anaren izeba medikoa da, zein da beraren sektorea?3
5. Duela hilabete bat hasi naiz arrantzan lan egiten, zein da nire sektorea?1
6. Aitorrek industria batean egiten du lan, piezak eginez, baina piezak egin da gero, beste tailer batera garraiatzen ditut, zein da Aitorren sektorea?2, 3
7. Nire emakuaren aita altzari denda bat du eta hor bertan egiten du lan, zein da beraren sektorea?3

EKONOMIA-SEKTOREAK

Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.
  • Lehen sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esate baterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.
  • Bigarren sektorean, naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak (minería) eta energia-iturrien ustiapenak (ura, petrolioa, gasa,...).
  • Hirugarren sektorean, jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza,...

Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan erta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

viernes, 12 de junio de 2009

Zientzia-fikzioa euskaraz: egilek eta lanak


Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX.mendean, bai literaturan eta bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskaraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian Zientzia-fikzioak zale gutxi dituela.

Zientzia-fikziozko lehen lana Iñaki Zubeldiaren Euskaldun bat Marten (1982) haur eta gazteentzako liburua izan zen. Ordutik, genero horretako lan bakan batzuk baino ez dira argitara eraman, tartean Mayi Peloten Biharko oroitzapenak (1985) eta Teleamarauna (1987), Txilikuren 2061: antzinako kronikak (1990), Aitor Aranaren Azken gurasoak (2003) eta Asel Luzarragaren Karonte (2005).

jueves, 11 de junio de 2009

ATLETISMOA

Guk Jacqueline eta Nadia gara. Atletismoko saioa emango dugu soinketan.




1. Beroketak:


-Hiru buelta korrika.


-Estiramenduak: hankak eta besoak luzatu.


2. Ariketak:


-Hiru pertsonako lau fila egin eta talde bakoitzak lekuko bat izango du. Lehenengo pertsonak, lasterka egin behar du buelta bat, gero bere taldekideari pasa, eta berak berdina egin behar du eta horrela jarraian, taldekideok buelta bana egin arte.


-Balla saltoa egingo dugu, horretarako ballak jarriko ditugu pistan. Sei pertsonako bi fila eta lasterketari ekingo diogu. Pertsona bakoitzak buelta bana eman beharko ditu.


-Altuera jauzian fila batean jarriko gara denok eta banaka joango gara koltsonetara saltatzen.


-Azkenengo gauza egingo duguna erresistentzia da. Norberaren gaitasun fisikoa lantzeko. Denok batera hasiko gara korrika egiten eta ea zeinek irauten duen gehien.


martes, 9 de junio de 2009

ZIENTZIA- FIKZIOA


Generoaren ezaugarriak


Zientzia- fikziozko kontakizunak narrazio fantastikoak dira, zientziak eta teknologiak gizartean eta gizakiarengan duten eragina aztertzen dutena.

Beldurrezko, abenturazko nahiz misteriozko argumentuek dute lekua.

Oro har, zientzia- fikziozko kontakizunetan gehien errepikatzen diren gaiak hauek dira:


  • Etorkizuna: Etorkizuneko bizimodua gaitzat duten kontakizunetan irudi apokaliptikoa izaten da batzuetan; beste batzuetan, ordea, irudia utopikoa eta ideala da.

  • Aurkikuntza eta asmakuntza zientifikoak: Batzuetan asmakizun edo aurkikuntza horiek errealak dira, baina beste batzuetan fikziozkoak, adibidez: denboraren makina, robotak eta humanoideak, klonazioak,...

  • Estralurtarrekiko harremanak: Gehienetan areriotzat hartzen dira.

  • Espazioko bidaiak.

Zientzia- fikzioaren sorrera eta bilakaera


Askoren ustez, zientzia- fikziozko lehen lana Frankenstein edp Prometeo berria izenekoa zen, Mary Shelleyk 1818. urtean idatzia.


XIX.mendean, zientzia- fikzio modernoaren oinarriak jarri zituzten eta bi egile nabarmendu ziren: Jules Verne eta H.G. Wells.

  • Jules Verne: Hogei mila legoako bidaia ur azpitik (1869) eta Lurretik Ilargira (1865).

  • H.G. Wells: Denboraren makina (1895) eta Munduen gerra (1898).

Alabaina, generoa XX.mendean indartu eta garatu zen. Izan ere, zientzia- fikzio terminoa bera mende horretan sortu zen; 1927.urtean, hain zuzen. Mende horretan sortutako zenbait lan eta egile aipatzearren, hauek ekarriko ditugu gogora:

  • Aldous Huxley: Bai mundu berria (1932).

  • George Orwell: 1984 (1948).

  • Ray Bradbury: Kronika martetarrak (1950).

  • Isaac Asimov: Eternitatearen bukaera (1955).


lunes, 8 de junio de 2009

LA SEÑORITA SMILA Y LA NIEVE


Titulo: Smilla´s sense of snow ( Smila, misterio en la nieve ).


Director: Bille August.


Reparto: Julia Ormond, Gabriel Byrne, Richard Harris, Vanessa Redgrave, Robert Loggia, Jim Broadbent, Mario Adorf, Bob Peck, Tom Wilkinson, Emma Croft, Peter Capaldi, Jürgen Vogel.ç


Actriz principal: Julia Ormond.


Países participantes en la película: Dinamarca, Suecia y Alemania.


Guión: Ann Biderman (Novela: Peter Hoeg).


Música: Harry Gregson-Williams & Hans Zimmer.


Smila es una persona brusca, un poco desconfiada, valiente y esta en buena forma física.
Vivía en Groelandia de pequeña y ahora vive en Copenhage.Su madre murió en aquel país y su padre vive con su amante.
Smila está apegada a la naturaleza por eso no puede estar en un sitio cerrado por mucho tiempo.
La relación que hay entre el padre y ella es buena aunque con la amante del padre se lleva muy mal.
No se ha enamorado nunca pero por primera vez esta atraída por su vecino . Confía en él aunque sigue ella sola las pruebas para descubrir la muerte del niño Isaías.

viernes, 22 de mayo de 2009

bertso bat BIDEOA

http://www.youtube.com/watch?v=nKEidemXq2s

BERTSOZ BERTSO

1-zer da bertsoa? amurrititzarentzat?eta Joxerraa Gartziak, egañak eta Jon sarasuak idatziriko libururako definizioaren arabera? Amurritzerentazat Neurriz eta errimaz kantatzea hitzahorra hor zer kirol mota den bertsolaritza. Eta Era berean, joxerra Garzia Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da .


2-web orri horretan bertan "doinuan" klik egin eta ereantzun : bertsolariek musika tresnaz lagunduta inprobisatzen dute? nola sailkatzen dira bertso doinuan?
-Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
-Neurriz parera datozen doinu berriak
-Propio osatutako doinuak


3- neurria delakoan klik egin hau esaten digute:"bertsolariak, bet batean ari direlarik ez du sekula silaba kopurua zenbatzen." ORDUAN PENTSATU ETA ERANTZUN , NOLA ASMATZEN DUTE NEURRIA? Ongi neurtuko dugu edo gaizki


4- Zein dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak?eman zortziko handia eta zortziko txikiaren eskema.(izenen gainean klik eginez informazioa pantailaratuko zaizu)zortziko handia: - - - - - - - - - - 10//- - - - - - - - 8 A//- - - - - - - - - - 10//- - - - - - - - 8 A//- - - - - - - - - - 10//- - - - - - - - 8 A//- - - - - - - - - - 10//- - - - - - - - 8 Aeta zortziko txikia: - - - - - - - 7//- - - - - - 6A//- - - - - - - 7//- - - - - - 6A//- - - - - - - 7//- - - - - - 6A//- - - - - - - 7//- - - - - - 6A

martes, 12 de mayo de 2009

TITANIC







Titanic 1997ko James Cameronek zuzendu eta ekoiztutako film erromantikoa da, RMS Titanic itsasontziaren urperatzean oinarrituta eta gaztelaniaz "El barco de los sueños" esaten zaio.

Jack Dawson (Leonardo DiCaprio) eta Rose DeWitt Bukater (Kate Winslet) klase ezberdin bitako kideek elkar maitemintzen dira, RMS Titanic itsasontziaren 1912ko irikiera-bidaian. Baina geroago itsasontziak iceberg batekin talka egiten du eta bi ordu eta berrogeitabost minutu inguru iraun zuen hondoratzen, 1.400 pertsona gutxi gorabehera hil ziren.


Nire ustez pelikula hau erromantikoa izan arren (amodiozkoak ez ditut gustokoak) oso polita izan zen eta klasekoei, gurasoei eta denoi errekomendatuko nieke ikustea. Nahita ez amaiera ez dut gustokoa pena ematen didalako baina oso entretenigarria eta suspense asko dauka.

lunes, 11 de mayo de 2009

Zumaiako flisha


Maiatzaren 8an Zumaiara joan ginen, lehenik interpretazio zentro batera. Interpretazio zentroan, hitzalditxo bat entzun eta gero Algorrira joan ginen eta gero Itzurunera joan ginen,animaliak ikustera , (karramarok, arraiak ta karrakelak), eta katemuga ikusi genuen. kate mugak esaten digu meteoritoek talka egin zutela lurraren kontra eta horren ondorioz dinosauroen garaia bukatu zela.

miércoles, 6 de mayo de 2009

ÚNICO TESTIGO


Titulua: Único Testigo (Witness)
Urtea: 1985
Herria: Estatu Batuak
Zuzendaria: Peter Weir
Iraupena: 112 minutu
Errepartoa: Harrison Ford, Kelly McGillis, Josef Sommer, Lukas Haas, Jan Rubes, Alexander Godunov, Patti Lupone.


SINOPSIA
· Samuel Lap ume gazte bat da Amish komunitatekoa. Bere lehen bidaian Philadelphiara, umeak nola beste pertsona bat hiltzen zuen ikusi zuen. Beranduago polizia batzuk joaten dira beren bila eta Amish komunitatean izkutatu behar izan zuten.

Filmaren titulua "Unico Testigo" da, eta ingelesez "widness" da, eta niri titulu egokia iruditzen zait, umea delako testigo bakarra.
Nire ustez argudioa koherentea da, eta ez du akats historikorik.
Erritmo askarra du lehenengo eszenan hilketa bat egoten delako. Pelikula Pensilvanian kokatuta dago, oso era egoki batean. Arropa eta muebleak ongi daude.
Umeak ongi egiten du bere lana pelikulan, baina beste aktoreak ez zaizkit gustatu, eta ongi irudikatuta daude protagonistak eta antagonistak.
Ez nioke inori errekomendatuko inorri ez zaitelako gustatu, pelikula aspergarria iruditu zait.
Bizitza desberdinak dituztela erakusten dute.
Amaiera itxia dela uste dut.

lunes, 27 de abril de 2009

Egungo Migrazioak

Gaur egungo nazioarteko migrazioen artean, hiru migrazio-fluxu bereiz ditzakegu:



  • Gutxien garatuetako herrialdeetatik herrialde garatuetara: etorkin gehienak prestakuntza gutxiko langileak dira, eta gaizki ordaindutako lanpostuak betetzen dituzte; garbiketa,...etab.

  • Herrrialde garatuen artean: beren herrialdeetan lanik aurkitzen ez duten edo lan hobearen bila dabiltzan pertsona prestatuak dira.

  • herrilalde azpigaratuetan: %37 herrialde pobreenetatik garapenean zeuden beste herrialde batzuetara lekualdatu zen, lan aukeren bila.

Etorkin edo emigranteez gain iheslariak ditugu. Iheslaria zenbait arrazoi direla-eta bere herrialdea utzi izan behar duena da; erlijioagatik, hizkuntzagatik, tratu txarrak jasotzeko beldur edota hilko duten beldur.


Iheslari estatutua ofiziala da.Harrera-herrialdeak mantendu egiten du eta babesa ematen dio, pertsona horrek bere herrialdera itzuli beharrik ez izateko gatzaka-egoerak irauten duen bitartean. Iheslari -oldea handia denean, nazioarteko komunitateak laguntza ematen du.


ACNUR erakundea 1950.urtean sortu zen; bigarren gerra mundialeko etxe gabe zeuden europar errefuxiatuei laguntza ematen zioten.


Borontate oneko enbaxadoreek errespetuko mezuak trasmititzen dute errefuxiatuei alde; prentsan. irratian, telebistan,..etab. Borondate oneko enbaxadore famatuenak Angelina Jolie, Jesús Vazquez eta Giorgio Armani dira.

Gobernuek etorkin-kuotak eta immigrazio-legeak ezartzen dituzte; leg

lunes, 20 de abril de 2009

GIZAKIAREN SEME-ALABAK


Pelikularen jatorrizko titulua "Children of men" da. Haren pelikularen zuzendaria Alfonso cuarón du izena. Gidoi hau nobela batean oinarrituta dago, horren titulua "Children of men" ere da, eta P.D.James egilea da.Horretaz gain, aktorerik nagusienak hauexek ditugu: Clive Owen, Julianne Moore, Michael Caine, Clare-Hope Ashitey, Chiwetel Ejiofor eta Charlie Hunnam.


Pelikularen propagandak honela zioen: 2027. urtea: gizateriaren azken egunak. Ez da haurrik jaio 18 urtetik hona. Nire ustez jaiotza tasa 0-koa izatea munduaren amaiera izango dela eta gerta dezakela.


"Children of Men" Londresen gertatzen da 2027-an eta 2008-tik ez da inor jaio. Poblazioa gutxitzen doanean telebistan agertzen da azken gaztea19 urtekoa hil egin dela. Mundua miserian dagoenean emakume bat haurdun dagoela konturatzen da eta mutil bat Theo izenekoa lagunduko dio ezer ez gertatzeko eta Gizaki proiektura joateko bere haurrarekin.

-Iritzia:


  • Gidoia: Nahikoa

  • Eszenaratzea: Oso ongi

  • Erritmoa: Ez- nahikoa

  • Aktoreen lana: Ongi

  • Amaiera: Gutxi ( Ez zait gustatu pelikularen amaiera)

Hona hemen "children of men" pelikularen trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=NikEQy1XxDE

miércoles, 1 de abril de 2009

EASO ESKOLA POLITEKNIKOA


2009-ko martxoaren 31-an Donostiko Easo eskola Politeknikora joan ginen. Aktibitate hori teknologiako irakaslea (Lorea) antolatu zuen. Easo Eskola Politeknikoa Amara auzoan dago geltokitik hamar minutura. Edifizioa handia da eta bachillergoa dago (aurten azkenengo urtea izango dela esan dute eta bakarrik moduloak egongo dira), baina guk egurra lantzera joan ginen. Easo eskolan sartu ginenean oso ondo jaso gintuzten arduradun batzuek eta gero beste monitore bat etorri zen, Antonio, gurekin egurra landu behar zuena. Egurreko tailerran sartu ginenean, Antoniok lehenengo, makinak erakutsi eta zertarako balio zuen esplikatu zigun eta gero beraren laguntzaz joku bat egitera lagundu zigun, hain zuzen ere, laberinto bat. Hasi ginenean piskat gaizki hasi nintzen baina laguntzaren bidez azkenean lortu nuen ondo egitea. Laberintoa bukatu eta gero bolita bat eta plastikozko tapa bat jarri genuen.
Horretaz gain, jakin nuen nire gustoko zikloak zeudela.

miércoles, 25 de marzo de 2009

NIRE BIDEORIK GUSTOKOEN WEB-AK

hemen duzue eminem


hemen beste bat SFDK


Eta azkenik...FAMA!! SERGIIIII AMZ!!!!

BIZTANLERIA HERRIALDE AZPIGARATUETAN


HAZKUNDE HANDIA


Herrialde azpigaratuetan, handia izaten da, eskuarki, biztanleriaren hazkundea: %2 tik gorakoa. Horren arrazoia jaiotza-tasa altua da.

Jaiotza-tasa altu hori lau arrazoi nagusi hauen ondorioa da:


· Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira, eta familientzat ezinbestekoa da seme-alabek ere lan egitea.

· Haurren heriotza-tasa altua dela-eta, emakumeek haur gehiago izaten dituzte, bai baitaiteke ez dutela guztiek bizirik iraungo.

· Erlijioak eragin handia du, eta eskuarki, erlijioek ez dituzte onartzen jaiotza-tasa kontrolatzeko metodo artifizialak.

· Gobernu askok ez dute familia-plangintzako kanpainarik egiten.


BIZI- ITXAROPEN LABURRA ETA BIZTANLERIA GAZTEA


Herrialde azpigaratuetan herrialde garatuetan baino laburragoa da bizi-itxaropena.

Herrialde azpigaratuetako biztanleria gaztea da.


ARAZOAK ETA POLITIKAK


Biztanle asko izateak arazoak sortzen ditu herrialde azpigaratuetan:


· Demografia-hazkundea arina da, elikagai-ekoizpena baino arinagoa, eta horrek gosearen arazoa larritzen du.

· Areagotu egiten da natura-baliabideen gaineko presioa.

· Zerbitzu ( erietxeak, eskolak,..) eta etxebizitza gehiago behar dira.

· Ez dago behar adina lanpostu.


Zenbait herrialdek familia-plangintzako politikak jarri dituzte martxan.

martes, 24 de marzo de 2009

BIZTANLERIA BILAKAERA


BIZTANLERIA GUTXI HAZI ZEN XIX.MENDERA ARTE




Lehen gizakiak agertu zirenetik (duela bost milioi urte) XIX.mendera arte, oso motel hazi zen munduko biztanleria. Jaiotza kopurua handia bazen ere, heriotza kopurua ere handia zen. Heriotza-tasa, gainera, handitu egiten zen gerra-, gose- eta epidemia-garaietan.




DEMOGRAFIA-EZTANDA




XIX.mendetik aurrera, arin hazi zen biztanleria, heriotza-tasak behera egin baitzuen. Medikuntzako aurrerapenei eta higiene hobeari esker, murriztu egin ziren gaixotasun batzuek eragindako epidemiak eta heriotzak. XIX.mendean zehar, munduan 1.000 milioi biztanle izatetik 1.700 milioi biztanle izatera arte.




GAUR EGUNGO EGOERA ETA AURREIKUSPENAK




Gaur egun, 6.500 milioi biztanle baino gehiago bizi gara munduan.


XXI. mendean, hazten jarraituko du biztanleriak, baina lehen baino motelago. 2050 urtean 9.000 milioi biztanle egongo dira munduan.

Hazkunderik handiena herrialde azpigaratuetan gertatuko da. Horrenbestez, 2050. urtean, munduko biztanleriaren % 85 egungo herrialde azpigaratuetan biziko da.


XXI. mendean, zahartu egingo da munduko biztanleria. Jaiotza-tasak behera egiten jarraituko duela eta heriotza-tasak baxua izaten jarraituko duela. Beraz, egun baino haur gutxiago egongo dira, eta jendea urte gehiagoz biziko dira.




lunes, 23 de marzo de 2009

ABENTURA ELEBERRIA

- ABENTURA- ELEBERRIAREN AURREKARIAK
· ARO KLASIKOKO ABENTURAK: Gizadiarentzako edo herri batentzako ekintza gogaingarriak azaltzen dira. Normalean heroi baten ibilerak eta abenturak.
· BIZANTZIAR ELEBERRIA: Eleberri horietan abenturak maitasun-kontuekin nahasten dira. Abentura mordoa igaro ondoren (bidaia arriskutsuak, piratak,..), maitaleak elkartu eta ezkontzen dira.
· ZALDUNTZA-ELEBERRIA: Zaldun ibiltarien balentrien eta abenturen kontakizunak.
· ELEBERRI PIKARESKOA: Bizitza nola edo hala aurrera atera behar duten pertsonaia burutsu bezain pikaroen ibileren berri ematen da.
· ERDI AROKO BIDAIA-LIBURUAK: Bidaian ikusitakoaren azalpen objektiboa emateaz gain fikziozko abenturen kontakizunak dira.
- ABENTURA-ELEBERRIAREN SORRERA ETA URREZKO AROA
Abentura-eleberria XVIII.mendean sortu zen Britania Handian. Daniel Defoe Robinson Crusoe (1719) idatzi zuen eta Jonathan Swift Gulliverren Bidaiak (1726) idatzi zuen.
XIX.mendean Alexandre Dumas Hiru mosketariak (1844) eta Monte Cristoko kondea (1844- 46) eleberri ezagunak. Emilio salgari Sandokan pirataren ibilerak (1895tik aurrera). Rudyard Kiplingen "El Libro de la Selva". Herman melvilleren Moby Dick eta Jack Londonen Letagin Zuria (1906).

miércoles, 18 de marzo de 2009

MUNDUKO BIZTANLERIA

ERROLDA: Biztanle guztiei egiten zaien inkesta bat da.



UDAL ERROLDA: Udalerri bateko biztanleei buruzko datuak jasotzen dituen erregistroa da.



ERREGISTRO ZIBILA: Jaiotzak, heriotzak eta jendearen egoera zibilaren aldaketak jasotzen dituzten liburuak.



JAIOTZA TASA



.- IPAR AMERIKAN: 14.

.- EUROPAN: 10.

.- LATINOAMERIKAN: 22.

.- ASIAN:20.

.- AFRIKAN: 38.

.- OZEANIAN: 17.



15 URTETIK BEHERAKO BIZTANLERIA



.- IPAR AMERIKAN: 20,8.

.- EUROPAN: 16,4.

.- LATINOAMERIKAN: 30,7.

.- ASIAN: 28,8.

.- AFRIKAN: 41,9.

.- OZEANIAN: 25,4.



HAZKUNDE TASA



.- IPAR AMERIKAN: 1.

.- EUROPAN: 0.

.- LATINOAMERIKAN: 1,4.

.- ASIAN: 1,2.

.- AFRIKAN: 2,2.

.- OZEANIAN: 1,3.



BEREZKO HAZKUNDEA



.- Afrikan eta Asian ematen da berezko hankunde altuena.

.- Ipar Amerikan, Europan, Chinan eta Ozeanian ematen da berezko hazkunderik txikiena.

.- Europan eta Errusian ematen da hazkunde negatiboa. Hazkunde negatiboa esan nahi du gero eta jende gehiago ari direla galtzen.



UGALKORTASUN TASA

.- Afrikan eta Asian ematen da emakumeko seme-alaba kopururik altuena eta Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Europan, Chinan eta Ozeanian ematen da emakumeko seme- alaba kopururik txikiena.

.- Daturik gabe azaltzen den lurraldea Islandia da.

lunes, 16 de marzo de 2009




"Gure datuak SL"


Nire udalerriaren datuak web orri honetan daude :http://www.eustat.es/idioma_e/indice.html


1.- Biztanleriaren kopuru osoa zenbatekoa da? 8.870.


2.- Zenbat gizonezkoak? 4.413.


3.- Zenbat emakumezkoak? 4.457.


4.- Zenbat biztanle daude 19 urtetatik beherakoak direnak? 1.758.


5.- Eta zenbat biztanle daude 20-64 urte bitartekoak? 5.783.


6.- Eta 64 urtetatik gorakoak? 1.329.


7.- Heriotzak guztira: 56.


8.- Jaiotzak guztira: 100.


9.- Zenbat gizonezkoak jaio dira? 49.


10.- Eta zenbat emakumezkoak? 51.

11.- Berezko hazkundea zenbatekoa da? 44.


12.- Immigrazio zenbatekoa izan da? 100.

13.-Emigrazio zenbatekoa izan da? 59.

14.- Erantzun: Herria hazkundea positiboa ala negatiboa da? Nire udalerriaren hazkundea positiboa da.

martes, 10 de marzo de 2009

EUSKAL POP-A ETA ROCK-A


1.- Musika entzuteko nahiago dut mp3 edo cd-a.


2.- Etxean entzuten den musika evanences edo whithin temptation da . Kanta hauek gotiko pop-a da.


3.- Hau da itoiz-en web ofiziala:http://www.itoiz.org/


4.- Bai, lana egiten nagoen momentuetan musika entzun ditzaket. Lana bat egiterakoan,...


5.- Hondartzan eta trenean entzuten dudan musika denetik da: nach, eminem, reguetoia, ...


6.- Nach kontzertura joan nintzen eta berriro joanjo nintzateke.


7.- Atzerritar bateri gomendatuko diodan musika: denontzako direnak famatuenak,.. eta abar.


8.-Diskoak erosten eta internetetik jeisten ditut kantak eta bion alde nago.


9.-Bai, gure eskolan badaude musika talderik.


10.-Ez ,ez dut negu gorri taldea ezagutzen baina bere web ofiziala hau da:



11.-Ez ez naiz berbenazalea baina ondo iruditzen zait berbenak egotea taldeak ezagutzeko.

12.- kanta asko gustatzen zaizkit adibidez: nach-angelena bere bideoa web honetan dago.
13.-Hau Anariren web ofiziala da:http://www.anari.net/.
14.-Irratitik musika entzuten dut eta nire katerik gustokoenak kate tropikala eta 40 printzipalak dira.
15.-Mp3-a erabiltzen dut trenean eta kalean entzuteko.
16.- Ez dut musika tresnarik jotzen , baina jotzekotan pianoa, guitarra edo biolina joko nuke.
17.-Hau Ken Zazpi-ren web ofiziala:http://www.kenzazpi.com/.
18.-Su ta Gar- en web ofiziala hau da: www.sutagar.com/.
19.- Hua Ruper Ordorikaren web ofiziala: http://www.ruperordorika.com/.

martes, 17 de febrero de 2009

NIRE PROFILA. NIRE BURUARI EGINDAKO GALDETEGIA.

1-Nire kirolik gustokoena: Dantza egitea.

2- Gustokoa ez dut kolore bat: Granatea.

3-Nire ustez telebistako katerik onena: Cuatro.

4-Musika talde faboritoena: 50 cent, Eminem, Nach, Zpu,...

5-nire izenaren jatorria edo esanahia: (Jacqueline) izenaren jatorria Frantziatik dator eta ez du esanahirik

6-Gaua ala eguna nahiago?: gaua nahiago dut.

7-Mezuak bidaltzeko telefonoa ala ordenagailua: telefonoa.

8- Nire oroimen gustokoena: Nire birramona ezagutzea.

9-Horoskopoan zer?: Virgo naiz eta horoskopo txinoan tximua da.

10-tokirik politena: Venecia, Italia,...

11-Errekomendatzeko filma bat: Creúsculo

12-ametsetako bidaia: Las Islas Galápagos

lunes, 16 de febrero de 2009

LOS CUENTOS DE CANTERBURY


Canterbury esta al sureste de inglaterra. La obra de geoffrey chaucer se titula "Los Cuentos De Canterbury" por que suceden en ese pueblo. la obra fue escrita en el siglo XIV. En las mismas fechas que Cuentos de Canterbury se escribió una colección de cuentos similar, titulada "Decamerón" y su autor era Giovanni Boccaccio en 1351.

BREAK DANCE




El Breakdance (también conocido por B-boying ), es un estilo de baile urbano que forma parte del movimiento de la cultura Hip Hop surgido en las comunidades afroamericanas de barrios como el Bronx o Brooklyn de Nueva York a comienzos de los años 1970. Es posiblemente el estilo de baile más conocido dentro del Hip Hop.

El Breakdance forma parte de los llamados cuatro elementos de Hip Hop, siendo los otros el MCing (o rapping), el DJing (o turntablism) y el Graffiti.

El Bboying ( es un baile que combina una serie de movimientos aeróbicos, rítmicos influenciados desde bailes aborígenes, Artes Marciales, Gimnasia, salsa, y el popular funky. La lista de los movimientos es enorme y requiere una gran dedicación.

En el breakdance son unas batallasentre dos Crews de Bboys en círculo donde uno a uno realizan en el centro la rutina de baile. En una batalla los grupos pueden realizar coreografías o rutinas.

Los ganadores suelen ser los que hayan demostrado más estilo, ritmo, sentimiento y muchos otros valores.Hay siempre un jurado que decide quién es el bboy ganador.(iop) una vez que el bailarin gana se le permite adoptar gestos del oponente.

miércoles, 11 de febrero de 2009

bidaia liburua



Bidaia liburua ulertzeko bi laguntza hauek eskaini nahi dizkizuet:
-MARCO POLO: Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) esploratzaile eta merkatari veneziarra zen, aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, Txinara zetaren bidea jarraituz ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa izan zen. Txinan hamazazpi urtez bizi izan zen.Itzuli ondoren, Marco, bahituta izan zen Venezia eta Genovaren arteko itsas borroka batean eta espetxera eraman zuten. Bertan zegoela, Rustichello de Pisari Il Milione istorioa (Milioia edo Marco Poloren bidaiak) kontatu zion, bere bidaiei buruzkoa. Hasieran liburua Mirarien liburua deitu zen, baina geroago "Milioia" deitzen hasi zitzaion

- Kublai Khan:Yuan dinastia Kublai Khan mongoliarrak Txinaren konkistaren ostean sortu zuen dinastiaren izena da. Kublai Khan munduan inoiz egon den inperiorik handiena konkistatzea lortu zuten. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Beijingen. 1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai honetan Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hau dela eta ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.

lunes, 9 de febrero de 2009

master and commander pelicula


Master and Commander pelikula ulertzeko bi laguntza eskaini nahi dizkizuet:

-Galapagos irlak: Galapagoak edo Galapagos uharteak (gaztelaniaz, Islas Galápagos) Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara dagoen uhartedia da. Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen. ( iturria WIKIPEDIA http://eu.wikipedia.org/wiki/Galapagoak )


-Nelson kapitaina:Nelson britainiarrak 1805eko urriaren 21ean Villeneuve-ren itsas armada frankoespainola garaitu zuen itsas gudua, Trafalgarko lurmuturraren aurrean.
Argazkiaren Iturria:

martes, 27 de enero de 2009

sabeleko dantza


SABEL DANTZA

Sabel dantza arabiar herrietako dantza bat da. Folklorearen parte da eta dantza klasikoan eta garaikidean egiten da, mugimendu, bira eta aldaka mugimendu handiarekin. Dantza hau ez zen hain interesgarria baina denborarekin oso famatua jarri da eta beste tokietan ere ematen ari dira ikastaroak, adibidez: Elgoibarren Otsailaren 2an hasi eta martxoaren 30era arte iraungo du ikastaroak. Saioak ostiraletan (20:00-22:00) eta izena emateko kiroldegian egin behar da, Zumaian
otsailetik maiatzera. Izen ematea otsailaren 18a bitartean. Matrikula: 30 euro.