martes, 24 de marzo de 2009

BIZTANLERIA BILAKAERA


BIZTANLERIA GUTXI HAZI ZEN XIX.MENDERA ARTE




Lehen gizakiak agertu zirenetik (duela bost milioi urte) XIX.mendera arte, oso motel hazi zen munduko biztanleria. Jaiotza kopurua handia bazen ere, heriotza kopurua ere handia zen. Heriotza-tasa, gainera, handitu egiten zen gerra-, gose- eta epidemia-garaietan.




DEMOGRAFIA-EZTANDA




XIX.mendetik aurrera, arin hazi zen biztanleria, heriotza-tasak behera egin baitzuen. Medikuntzako aurrerapenei eta higiene hobeari esker, murriztu egin ziren gaixotasun batzuek eragindako epidemiak eta heriotzak. XIX.mendean zehar, munduan 1.000 milioi biztanle izatetik 1.700 milioi biztanle izatera arte.




GAUR EGUNGO EGOERA ETA AURREIKUSPENAK




Gaur egun, 6.500 milioi biztanle baino gehiago bizi gara munduan.


XXI. mendean, hazten jarraituko du biztanleriak, baina lehen baino motelago. 2050 urtean 9.000 milioi biztanle egongo dira munduan.

Hazkunderik handiena herrialde azpigaratuetan gertatuko da. Horrenbestez, 2050. urtean, munduko biztanleriaren % 85 egungo herrialde azpigaratuetan biziko da.


XXI. mendean, zahartu egingo da munduko biztanleria. Jaiotza-tasak behera egiten jarraituko duela eta heriotza-tasak baxua izaten jarraituko duela. Beraz, egun baino haur gutxiago egongo dira, eta jendea urte gehiagoz biziko dira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario