miércoles, 25 de marzo de 2009

BIZTANLERIA HERRIALDE AZPIGARATUETAN


HAZKUNDE HANDIA


Herrialde azpigaratuetan, handia izaten da, eskuarki, biztanleriaren hazkundea: %2 tik gorakoa. Horren arrazoia jaiotza-tasa altua da.

Jaiotza-tasa altu hori lau arrazoi nagusi hauen ondorioa da:


· Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira, eta familientzat ezinbestekoa da seme-alabek ere lan egitea.

· Haurren heriotza-tasa altua dela-eta, emakumeek haur gehiago izaten dituzte, bai baitaiteke ez dutela guztiek bizirik iraungo.

· Erlijioak eragin handia du, eta eskuarki, erlijioek ez dituzte onartzen jaiotza-tasa kontrolatzeko metodo artifizialak.

· Gobernu askok ez dute familia-plangintzako kanpainarik egiten.


BIZI- ITXAROPEN LABURRA ETA BIZTANLERIA GAZTEA


Herrialde azpigaratuetan herrialde garatuetan baino laburragoa da bizi-itxaropena.

Herrialde azpigaratuetako biztanleria gaztea da.


ARAZOAK ETA POLITIKAK


Biztanle asko izateak arazoak sortzen ditu herrialde azpigaratuetan:


· Demografia-hazkundea arina da, elikagai-ekoizpena baino arinagoa, eta horrek gosearen arazoa larritzen du.

· Areagotu egiten da natura-baliabideen gaineko presioa.

· Zerbitzu ( erietxeak, eskolak,..) eta etxebizitza gehiago behar dira.

· Ez dago behar adina lanpostu.


Zenbait herrialdek familia-plangintzako politikak jarri dituzte martxan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario