miércoles, 11 de febrero de 2009

bidaia liburua



Bidaia liburua ulertzeko bi laguntza hauek eskaini nahi dizkizuet:
-MARCO POLO: Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) esploratzaile eta merkatari veneziarra zen, aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, Txinara zetaren bidea jarraituz ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa izan zen. Txinan hamazazpi urtez bizi izan zen.Itzuli ondoren, Marco, bahituta izan zen Venezia eta Genovaren arteko itsas borroka batean eta espetxera eraman zuten. Bertan zegoela, Rustichello de Pisari Il Milione istorioa (Milioia edo Marco Poloren bidaiak) kontatu zion, bere bidaiei buruzkoa. Hasieran liburua Mirarien liburua deitu zen, baina geroago "Milioia" deitzen hasi zitzaion

- Kublai Khan:Yuan dinastia Kublai Khan mongoliarrak Txinaren konkistaren ostean sortu zuen dinastiaren izena da. Kublai Khan munduan inoiz egon den inperiorik handiena konkistatzea lortu zuten. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Beijingen. 1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai honetan Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hau dela eta ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario