lunes, 15 de junio de 2009

EKONOMIA-SEKTOREAK

Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.
  • Lehen sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esate baterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.
  • Bigarren sektorean, naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak (minería) eta energia-iturrien ustiapenak (ura, petrolioa, gasa,...).
  • Hirugarren sektorean, jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza,...

Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan erta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario