martes, 9 de junio de 2009

ZIENTZIA- FIKZIOA


Generoaren ezaugarriak


Zientzia- fikziozko kontakizunak narrazio fantastikoak dira, zientziak eta teknologiak gizartean eta gizakiarengan duten eragina aztertzen dutena.

Beldurrezko, abenturazko nahiz misteriozko argumentuek dute lekua.

Oro har, zientzia- fikziozko kontakizunetan gehien errepikatzen diren gaiak hauek dira:


  • Etorkizuna: Etorkizuneko bizimodua gaitzat duten kontakizunetan irudi apokaliptikoa izaten da batzuetan; beste batzuetan, ordea, irudia utopikoa eta ideala da.

  • Aurkikuntza eta asmakuntza zientifikoak: Batzuetan asmakizun edo aurkikuntza horiek errealak dira, baina beste batzuetan fikziozkoak, adibidez: denboraren makina, robotak eta humanoideak, klonazioak,...

  • Estralurtarrekiko harremanak: Gehienetan areriotzat hartzen dira.

  • Espazioko bidaiak.

Zientzia- fikzioaren sorrera eta bilakaera


Askoren ustez, zientzia- fikziozko lehen lana Frankenstein edp Prometeo berria izenekoa zen, Mary Shelleyk 1818. urtean idatzia.


XIX.mendean, zientzia- fikzio modernoaren oinarriak jarri zituzten eta bi egile nabarmendu ziren: Jules Verne eta H.G. Wells.

  • Jules Verne: Hogei mila legoako bidaia ur azpitik (1869) eta Lurretik Ilargira (1865).

  • H.G. Wells: Denboraren makina (1895) eta Munduen gerra (1898).

Alabaina, generoa XX.mendean indartu eta garatu zen. Izan ere, zientzia- fikzio terminoa bera mende horretan sortu zen; 1927.urtean, hain zuzen. Mende horretan sortutako zenbait lan eta egile aipatzearren, hauek ekarriko ditugu gogora:

  • Aldous Huxley: Bai mundu berria (1932).

  • George Orwell: 1984 (1948).

  • Ray Bradbury: Kronika martetarrak (1950).

  • Isaac Asimov: Eternitatearen bukaera (1955).


No hay comentarios:

Publicar un comentario