lunes, 15 de junio de 2009

SEKTOREEI BURUZKO GALDERAK

1. Baserritarra naiz? Zein da nire sektorea? 1
2. Hogei urteko neska bat naiz eta denda batean egiten dut lan, zein da nire sektorea?3
3. Gizon talde bat igeltseroak dira, zein da beraien sektorea?2
4. Anaren izeba medikoa da, zein da beraren sektorea?3
5. Duela hilabete bat hasi naiz arrantzan lan egiten, zein da nire sektorea?1
6. Aitorrek industria batean egiten du lan, piezak eginez, baina piezak egin da gero, beste tailer batera garraiatzen ditut, zein da Aitorren sektorea?2, 3
7. Nire emakuaren aita altzari denda bat du eta hor bertan egiten du lan, zein da beraren sektorea?3

EKONOMIA-SEKTOREAK

Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.
  • Lehen sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esate baterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.
  • Bigarren sektorean, naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak (minería) eta energia-iturrien ustiapenak (ura, petrolioa, gasa,...).
  • Hirugarren sektorean, jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza,...

Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan erta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

viernes, 12 de junio de 2009

Zientzia-fikzioa euskaraz: egilek eta lanak


Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX.mendean, bai literaturan eta bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskaraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian Zientzia-fikzioak zale gutxi dituela.

Zientzia-fikziozko lehen lana Iñaki Zubeldiaren Euskaldun bat Marten (1982) haur eta gazteentzako liburua izan zen. Ordutik, genero horretako lan bakan batzuk baino ez dira argitara eraman, tartean Mayi Peloten Biharko oroitzapenak (1985) eta Teleamarauna (1987), Txilikuren 2061: antzinako kronikak (1990), Aitor Aranaren Azken gurasoak (2003) eta Asel Luzarragaren Karonte (2005).

jueves, 11 de junio de 2009

ATLETISMOA

Guk Jacqueline eta Nadia gara. Atletismoko saioa emango dugu soinketan.




1. Beroketak:


-Hiru buelta korrika.


-Estiramenduak: hankak eta besoak luzatu.


2. Ariketak:


-Hiru pertsonako lau fila egin eta talde bakoitzak lekuko bat izango du. Lehenengo pertsonak, lasterka egin behar du buelta bat, gero bere taldekideari pasa, eta berak berdina egin behar du eta horrela jarraian, taldekideok buelta bana egin arte.


-Balla saltoa egingo dugu, horretarako ballak jarriko ditugu pistan. Sei pertsonako bi fila eta lasterketari ekingo diogu. Pertsona bakoitzak buelta bana eman beharko ditu.


-Altuera jauzian fila batean jarriko gara denok eta banaka joango gara koltsonetara saltatzen.


-Azkenengo gauza egingo duguna erresistentzia da. Norberaren gaitasun fisikoa lantzeko. Denok batera hasiko gara korrika egiten eta ea zeinek irauten duen gehien.


martes, 9 de junio de 2009

ZIENTZIA- FIKZIOA


Generoaren ezaugarriak


Zientzia- fikziozko kontakizunak narrazio fantastikoak dira, zientziak eta teknologiak gizartean eta gizakiarengan duten eragina aztertzen dutena.

Beldurrezko, abenturazko nahiz misteriozko argumentuek dute lekua.

Oro har, zientzia- fikziozko kontakizunetan gehien errepikatzen diren gaiak hauek dira:


  • Etorkizuna: Etorkizuneko bizimodua gaitzat duten kontakizunetan irudi apokaliptikoa izaten da batzuetan; beste batzuetan, ordea, irudia utopikoa eta ideala da.

  • Aurkikuntza eta asmakuntza zientifikoak: Batzuetan asmakizun edo aurkikuntza horiek errealak dira, baina beste batzuetan fikziozkoak, adibidez: denboraren makina, robotak eta humanoideak, klonazioak,...

  • Estralurtarrekiko harremanak: Gehienetan areriotzat hartzen dira.

  • Espazioko bidaiak.

Zientzia- fikzioaren sorrera eta bilakaera


Askoren ustez, zientzia- fikziozko lehen lana Frankenstein edp Prometeo berria izenekoa zen, Mary Shelleyk 1818. urtean idatzia.


XIX.mendean, zientzia- fikzio modernoaren oinarriak jarri zituzten eta bi egile nabarmendu ziren: Jules Verne eta H.G. Wells.

  • Jules Verne: Hogei mila legoako bidaia ur azpitik (1869) eta Lurretik Ilargira (1865).

  • H.G. Wells: Denboraren makina (1895) eta Munduen gerra (1898).

Alabaina, generoa XX.mendean indartu eta garatu zen. Izan ere, zientzia- fikzio terminoa bera mende horretan sortu zen; 1927.urtean, hain zuzen. Mende horretan sortutako zenbait lan eta egile aipatzearren, hauek ekarriko ditugu gogora:

  • Aldous Huxley: Bai mundu berria (1932).

  • George Orwell: 1984 (1948).

  • Ray Bradbury: Kronika martetarrak (1950).

  • Isaac Asimov: Eternitatearen bukaera (1955).


lunes, 8 de junio de 2009

LA SEÑORITA SMILA Y LA NIEVE


Titulo: Smilla´s sense of snow ( Smila, misterio en la nieve ).


Director: Bille August.


Reparto: Julia Ormond, Gabriel Byrne, Richard Harris, Vanessa Redgrave, Robert Loggia, Jim Broadbent, Mario Adorf, Bob Peck, Tom Wilkinson, Emma Croft, Peter Capaldi, Jürgen Vogel.ç


Actriz principal: Julia Ormond.


Países participantes en la película: Dinamarca, Suecia y Alemania.


Guión: Ann Biderman (Novela: Peter Hoeg).


Música: Harry Gregson-Williams & Hans Zimmer.


Smila es una persona brusca, un poco desconfiada, valiente y esta en buena forma física.
Vivía en Groelandia de pequeña y ahora vive en Copenhage.Su madre murió en aquel país y su padre vive con su amante.
Smila está apegada a la naturaleza por eso no puede estar en un sitio cerrado por mucho tiempo.
La relación que hay entre el padre y ella es buena aunque con la amante del padre se lleva muy mal.
No se ha enamorado nunca pero por primera vez esta atraída por su vecino . Confía en él aunque sigue ella sola las pruebas para descubrir la muerte del niño Isaías.